2012/12/20

Zorionak eta urte berri on!

AEKren Praktika Zerbitzuan aritzen garenok eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu BERBALAGUN, MINTZALAGUN, MINTZAKIDE, GURASOLAGUN eta antzeko programetan parte hartzen duzuen guztioi: euskaltegioi, teknikarioi, euskaltzaleoi... baita gurekin elkarlanean diren 42 dinamizatzaile maitagarriei ere.

Zuei esker, euskaraz bizitzeko aukera handitzen ari da egunez egun.


AEKren Praktika Zerbitzua: BeƱat, Edorta eta Leire 
Praktika programetako dinamizatzaileak: Mari Mar, Aitor, Amaia, Ziortza, Uxue, Oihane, Juanmi, Asier, Iratxe, Pili, Izaskun, Roberto, Txomin, Oihana, Izaro, Katalin, Zuberoa, Irati, Alfre, Aintzane, Aitziber, Gorka, Jon, Maider, Josune, Maria, Ione, Iratxe, Angela, Xabi, Maite, Amagoia, Maite, Rosa, Kristina, Eukene, Idoia, Rakel, Jojo... ZUEI MUSU HANDI BANA!

2012/12/12

Hego Uribe eta Enkarterriko berbalagunon jaiak!


Aurreko sarreran, azaroan zehar izandako aurkezpenak aipatu genizkizuen, herri askotan izan baitziren. Abenduan sartzeko, beste bi ekitaldi arrakastatsu izan ditugu:

Azaroaren 30ean, ostirala, Basauriko berbalagunen jaia izan zen; 19:00etan hasita topaketa, elkar ezagutzeko jokoak, zozketak eta pintxo dastaketa izan zituzten, eta 20:30etatik aurrera kantu jira egin zuten Benta Zaharreko mutiko alaiak taldearekin.

Igandean, abenduaren 2an, berriz, Enkarterriko euskaldunen jaia izan zen Sopuertan; goizean zehar gurasolagun eta haurrentzako jolasak izan ziren, 13:30etan triki-kantu-poteoa egin zuten eta Enkarterriko euskaldunen argazkia atera zuten eta bukatzeko, bazkaria zozketa eta sorpresekin. 

Urtea amaitu baino lehen, gure berri izango duzue, abendua hilabete hotza baina oparoa izaten baita!