2012/03/26

aukeratu zure gustuko bideokopla!

Amaitu da bideokopla lehiaketan parte hartzeko epea. Azken orduan bat baino gehiago korrika eta presaka aritu bada ere, bideo kopuru handia jaso dugu: 17 bideokopla! Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsi zaizkigu lehiaketan parte hartzeko lanak, eta gusto guztietarakoak daude, doinu eta neurri ezberdinetako koplak, estilo guztiz ezberdineko bideo muntaiak lagunduta.

Gogoan izango duzue, talde irabazleak bertso-bazkari edo bertso-afari bat izango duela sari moduan, bada aste honetan zehar epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta datorren astean publiko egingo dugu zein izango den irabazlea.

Bitartean, zuek ere aukeratu ahal izango duzue zuen lanik gustukoena. Horretarako, facebookeko gure zaleen orrian ere zintzilikatu ditugu iritsi zaizkigun bideo guztiak, zuek egin behar duzuena hau da: lehenbizi gure orriaren zale egin  eta ondoren idatzi gure horman gehien gustatu zaizuen bideokopla zein den esanez. Errez-erreza da eta gainera, mezua uzten duzuenon artean, AEKren material sorta bat zozketatuko dugu!

Hemen dituzue aurkeztutako bideokopla guztiak:
1.- Artziniegako berbalagunak
2.- Azkoitiko mintzalagunak
3.- Barakaldoko AEK euskaltegiko ikasleak
4.- Garesko Errobi  AEK euskaltegiko ikasleak
5.- Galdakao berbalagunak
6.- Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak
7.- Iruñeko Hizkuntza Eskolako ikasleak (I)
8.- Iruñeko Hizkuntza Eskolako ikasleak (II)
9.- Iruñeko Hizkuntza Eskolako ikasleeak (III)
10.- Iruñeko Irrintzi AEK euskaltegiko ikasleak
11.- Lautadako berbalagunak
12.- Lekunberri-Larraungo mintzakideak
13.- Lizarrako Benat Etxepare AEK euskaltegiko ikasleak
14.- Meatzaldeko berbalagunak
15.- Muskiz eta Kastroko berbalagunak
16.- Portugaleteko Xaribari AEK euskaltegiko ikasleak (I)
17.- Portugaleteko Xaribari AEK euskaltegiko ikasleak (II)
Animo eta parte hartu!

Beranduago beste kopla batzuk jaso ditugu:

18.- Portugaleteko berbalagunak
19.- Gasteizko Aixkiria AEK euskaltegiko ikasleak

Eta lehiaketan parte hartzeko aukerarik ez bazuten ere, Sestaoko Albiz ikastetxeko 6. mailakoek hiru bideokopla bidali dizkigute; 1. taldea, 2. taldea eta 3. taldea. Mila esker lagunok! :)

No comments: